Txistorra eta taloa dira santamasetako protagonista nagusiak, eta atzo, freskoari eta euriari aurre egiteko eta beroan sartzeko, ez ziren falta izan kaleetan, festa doinuekin batera.
Jose Ramon Vitoria eta Jon Iñaki Izarzelaia egileak omendu ditu Santamas Komisiñoak aurten. Vitoriak aitortu zuenez, down sindromea duen Beñat Barrutiarentzat egindako melodia ba…