Arrasateko santamasak 2016

Golera errematea, sagardo eta txistorrarekin

Xabier Urtzelai 2016ko abenduaren 21a

Bihar, hilak 22, Santamas Eguna ospatuko dute Arrasaten, eta klub zuri-moreko jokalariek parte-hartze zuzena izango dute jaietan, txistorra, sagardoa eta bestelakoak saltzeko postua jarriko dute-eta San Frantzisko eliza ondoan, Dia dendaren parean. Hala, klubetik herritarrak postura gerturatzeko gonbitea egin dute.

Hiru txanda antolatu dituzte Mondrako jokalariek Santamas egunean jarriko duten postuan lan egin ahal izateko. Modu horretan, jaiak girotzen laguntzearekin batera klubarendako diru-sarreratxo bat eskuratuko dute. Jatekoak eta edatekoak jarriko dituzte postuan, besteak beste, txistorra eta sagardoa. Hala, herritarrak postura gerturatzeko gonbitea egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak