300 euro eta garaikurra eskuratu ditu Amaia Albesek bere erakusleihoagatik. "Kolore zuria eta gorria nahastu gura izan ditut. Horretarako, pertxak bata besteari lotuta zuhaitz bat eraiki eta apaingarriak jarri dizkiot. Bestalde, nire ahizpari bere ezkontzarako propio egindako berokia ere jarri dut; oso aproposa iruditu zitzaidan, negu-giroa ematen baitio erakusleihoari" azaldu du Albesek.
Amaia Albes Udaleko eta Ibai Arteko ordezkariekin.
Iazko podium bera
Kasualitatea ala ez, iazko saltoki berek eroan dute saria, ordena berean gainera. Altuna lurrindegiak 250 euro eta garaikurra eroan ditu eta Jose Ramon Otamendiren harategiak, 200 euro eta garaikurra. Azken hori Ibai Artek eman du; beste biak Udalak.
Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak, Juan Ramon Mendieta kultura zinegotziak eta Ibai-Arteko Maria Luisa Viak banatu dituzte sariak.
Goian, Altuna lurrindegiko irudiak; behean, Otamendi harategikoak.