Jaiak 2019: Maritxu Kajoi

Aitor Agiriano Arrese 2019 urr 10 Arrasate

JAIAK

Dotore jantzita ospatu dute txikiteroen zaindari den Maritxu Kajoiren eguna Arrasaten. Hutsik egin gabe, miraria ere egin zuen iluntzean Maritxuk; hurrengo osakidetzako oposaketan izango den azterketaren emaitza zuzenak banatu zituen herritarren artean: "Aurtengo mirarixaz plaza bat lortu zeinke hurrengo osakidetzako oposaketan... lanpostu onak ez deixen izen gutxi batzuntzat".