Indarkeria matxistarik gabeko gunea egongo da Maritxu Kajoin

Xabi Gorostidi 2019ko urr. 3a, 12:05

Arbolapetan jarriko dute karpa 16:00etatik 22:00etara eta indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak egongo dira bertan, indarkeria matxistarekin lotutako aholkularitza eta aurrez aurreko laguntza ematen. Ordutegi horretatik kanpo 24 orduko zerbitzua telefonikoa emango dute 688 809 137 telefono zenbakian.

Emakume Txokoak, Udalak, Emakumeen Mundu Martxak eta Pottogorriak eragileek antolatutako ekimena da, eta guztiek eraso sexistarik gabeko jai batzuk izateko aldarria egin dute: "Ez, ezetz da!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak