Leintz Gatzagako Andramaixak 2018

Jaiak 2018: Leintz Gatzagako jaiak

  Gizartea  Leintz Gatzaga JAIAK

Herriko jai nagusiak ospatu dituzte gatzagarrek, Andramaixak. Ekitaldiz ekitaldi ibili gara protagonistekin parrandan, eta festa egun horietan bizitako guztia duzue gozagai saio berezian.

Oztopo Trialsin taldearen erakustaldia

  Kirola  Leintz Gatzaga

Eguraldia ez dute lagun izan pilotu Aretxabaletarrek eta plazan egitekoa zen erakustaldia pilotalekuan egin behar izan dute. Gatzagarrez gain, familia eta lagunen babesa jaso dute 5 urtetik 12 urtera bitarteko taldeko kideek.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Jauzi ikusgarriak, Oztopo Trialsin taldearen eskutik

  Kirola  Leintz Gatzaga

Aretxabaletako Oztopo Trialsin taldeko kideak praktikatzen duten kirola ezagutzera eman eta jendeari beraien lan ederraz gozarazten izan dira Andramaixen azken txanpan. Taldean 5 urtetik 12 urtera bitarteko gazteak izan dira jauzi ikusgarriak egin eta ikus-entzulea aho zabalik uzten.

Harria eta aizkora, herri kirol mistoen erakustaldia

  Kirola  Leintz Gatzaga

Irati Astondoa eta Fausto Mugerza, Orioko aita-alabak, aritu dira harria jasotzen plazan. Joseba eta joana Ostolaza, Zeanuri eta Mutrikuko aizkolariek berriz, hainbat enbor ebaki dituzte. Bataren edo bestearen aldeko apustua egiteko aukera izan dute bertaratu diren ikusleek.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Bolotan duten trebezia erakutsi dute umeek

  Kirola  Leintz Gatzaga

Gatzagako jaietan hutsik egiten ez duen ekitaldia da bolo txapelketa. Ostiralean nagusien lehia jokatu bazen ere, gaur, herriko umeen txanda iritsi da. Bederatzi urtetik gorako eta beherako bi taldetan banatuta jokatu dute. Lehen irabazleak Hontza Extrem abentura parkerako hiru sarrera eskuratu ditu sari moduan, eta, bigarrenak, bi sarrera.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Berrehun lagun bildu dira Gatzagako herri afarian

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Bertako herritarrek prestatutako menua izan dute, beste behin, mahaiaren bueltan bildu diren herritarrek afaltzeko. Entsalada, saiheskia eta etxean egindako flana izozkiarekin dastatu dute. Herriko pilotalekuan bapo afaldu eta gero, Ezetz! erromeria taldearekin jarraituko du aurrera festak.

Herri afaria egin dute Leintz Gatzagako jaietan

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Urteroko ohitura jarraituz, elkarlanean prestatu dute gatzagarrek afarirako menua. Batzuk, sukaldari lanetan aritu dira, eta, beste batzuk, aldiz, zerbitzari. Berrehun lagun inguru bildu dira afari ederraz gozatzera.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Puzgarrietan saltoka, pozik lagunartean

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Gatzagako pilotalekuan izan dira lau puzgarri ezberdin umeen gozagai. Salto eta salto, nekatu gabe, gustura aritu dira arratsalde pasa.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Pikea eta tranpak nagusi gatzagar eta kanpotarren arteko lehian

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Lau jolas ezberdinetan aritu behar izan dute lehian gatzagarrak kanpotarren aurka. Plazan egin dituzte aurtengo jokoak eta giro ederrean, nor baino nor hobe aritu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Lehia bizia gatzagar eta kanpotarren arteko jolasetan

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Aurten, lehenengoz, bi talde egin dituzte; gatzagarrak alde batetik, eta, bestetik kanpotarrak. Nor baino nor hobe aritu dira gainditu behar izan dituzten lau probetan. Tranpak eta pike bizia nagusi izan badira ere, lagunartean irribarretsu amaitu dute lehia.