Urteroko ohitura jarraituz, Otxadiarrak Gatzagara bidea egin dute oinez. Bestetik, Leintz Lotzen ekimeneko kideek sustatuta, Aretxabaleta eta Eskoriatzako hirurogeita hamar bat lagun joan dira Gatz Bidea eginez. Heldutakoan, salda eta pintxoak eskainiz egin diete ongietorria.
Gatz Bidea ezagutzeko asmotan egin dute jaietan ekimen hau. Asmoa PR-100 bidearen konponketa aldarrikatzea izan da, ezagutzen ez dutenek bide hori ezagutzea eta erakundeei eskatzea Eskoriatzatik Gatzagara, oinez, errepidea zapaldu gabe joan ahal izatea.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.