Otxandiotik eta Eskoriatzatik oinez
Zapatuan, Otxandiokoak eta Eskoriatzarrak 11:30ak aldera iritsiko dira Gatzagara festan murgiltzeko asmoz. Leintz Lotzen ekimeneko kideek sustatuta, Eskoriatzako plazatik 10:00etan abiatuko dira hainbat lagun Gatz Bidia eginaz –PR 100–. Asmoa PR-100 bidearen konponketa aldarrikatzea izango da, ezagutzen ez dutenek bide hori ezagutzea eta erakundeei eskatzea Eskoriatzatik Gatzagara, oinez, errepidea zapaldu gabe joan ahal izatea.
Bolo txapelketan parte-hartzea sustatuz
Egubakoitzean, 23:00etan, bolo txapelketa izango da urterokoari jarraituz, eta aurten emakumeen parte-hartzea areagotu nahi izan dute antolatzaileek, eta herrian badira hainbat izena emango dutela adierazi dutenak.
Jaietara animatzeko gonbidapena
Egitarauan, beste hainbat hitzordu ere izango dira, eta eguraldia lagun izango delakoan, jendea animatzeko deia egin du alkateak. "Gaueko autobus berezia dago, Andramari egunean mezetarako autobusa dago Gatzagara, eta Dorletako amabirjinari denbora ona eskatuko diogu, badu indar berezi bat…, beraz ona egingo du eta animatu dadila jendea Gatzagko jaietara", adierazi du Juanito Bengoa, Leintz Gatzagako alkateak.
Egitaraua
IRAILAK 7, EGUBAKOITZA
17:30 Etxafleroak eta bonba japoniarrak.
18:00 Apar festa.
19:00 Buruhandiak.
09:00 Bederatziurreneko meza Dorletan, Eskoriatzako abesbatzarekin.
Ondoren Gazta, ogia eta ardoa.
21:00 Bolatokiaren irekiera.
22:00 Rock kontzertuak: Brigade Loco, Criminal Remains, Azken Sustraiak eta Crim.
23:00 Bolo txapelketa.
IRAILAK 8, ZAPATUA
10:00 Gatza Bidien gora, Eskoriatzako plazatik hasita ibilaldia.
11:30 Otxandiotik eta Gatz Bidetik oinez etorritakoei ongi etorria. Salda eta pintxoak egongo dira herriko plazan.
11:30 Kirol Egokituen Federazioaren erronka jolasa.
12:00 Meza nagusia Dorletan, Eskoriatzako abesbatzarekin.
13:00 Trakamatraka Ikuskizuna. Tailer sortzailea: birziklapena, sormena eta musika.
13:30 Kantu poteoa. Aretxabaletako Kantuen Bizirik taldearekin.
14:30 Paella erraldoia herriko plazan. Bazkalostean, Nafarroa kantu taldearekin kantu herrikoiak izango dira entzungai. Txartelak salgai Labidean, bost eurotan.
16:00 Puzgarriak eta jolas parkea, frontoian.
17:00 Mus eta briska txapelketa, Toki Eder elkartean.
18:00 Kintoen arteko jolasak, Otxandioko lagunekin batera.
21:30 Herri afaria.
22:30 Ezetz! Erromeria taldearekin dantzaldia.
IRAILAK 9, DOMEKA
11:00 Haur eta gaztetxoendako bolo txapelketa.
12:00 Herri kirolak.
13:30 Bertso poteoa. Asier Iriondo eta Asier Otamendi bertsolariekin.
17:30 Oztopo trialsin taldearen erakustaldia.
19:00 The Potes taldearen kontzertua.