Ekolioren fakturazioaren %10a Kilometroentzat

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ekolioren fakturazioaren %10a Kilometroentzat

Pasa​ ​den​ ​astean​ ​irudikatu​ ​zuten​ ​Ekolioko​ ​ordezkari​ ​Haimar​ ​Arozenak​ ​ ​eta Txantxiku​ ​Ikastolako​ ​zuzendari​ ​Zigor​ ​Ibarzabalek​ ​bi​ ​erakundeen​ ​arteko elkarlanaren​ ​emaitza.​ ​Urtarrilean​ ​bi​ ​eragileek​ ​sinatutako​ ​akordioari​ ​esker, Ekoliok​ ​2017ko​ ​ekitaldian​ ​(urtarriletik​ ​Kilometroak​ ​jaia​ ​bitartean)​ ​bildutako olioaren​ ​salmenten​ ​%10a,​ ​Kilometroak​ ​2017​ ​jaiaren​ ​helburu ekonomikoetara​ ​bideratu​ ​du.

Kilometroak 2017 saio berezia

  Gizartea  Oñati Kilometroak 2017

Irailaren 24an, Kilometroak jaialdiari eskainitako saio berezia. Oñatiko Txantxiku ikastolaren aldekoa izan da aurtengo ekitaldia. Txantxikuarrek botatako lekaixoak erantzun bikaina jaso zuen atzo, eta eguraldia lagun zutela, euskaltzale asko hurbildu ziren Oñatira. 

Kilometroak jaiko zenbaki saritua izan da 27518

  Euskara  Debagoiena  Oñati

Kilometroak jaiko zenbaki saritua izan da 27518

Zenbaki sarituaren jabeak hilabeteko epea du Txantxiku ikastolarekin harremanetan jartzeko eta saria eskuratzeko. Azaltzen ez bada, 41699 ordezko zenbakiak beste hilabete izango du saria jasotzeko.

"Txantxiku Ikastolak egun honetarako jarririko aurreikuspenak bete ez, gainditu egin dira"

  Hezkuntza  Debagoiena  Oñati

Antolatzaileak oso pozik agertu dira Kilometroak Jaiak eman duenarekin: "Egun biribila izan da, bikaina". Eta bertaratu diren guztiei eta eguna arrakastatsua izan zedin lan egin duten boluntario guztiei esker ona adierazi diete.

Kilometroak Jaiak eman duenaren berri Goiena Telebistan

  Hezkuntza  Debagoiena  Oñati

Oñatin ospatutako Kilometroak 2017 Jaiak eman duena ikusi nahi? Saio berezian jaso du guztia Goiena Telebistak, eta eguaztenean, irailak 27, 21:30ean, emango du.

Anje Duhaldek herriko plaza bete du

  Kultura  Oñati

Anje Duhalderen emanaldia, Oñatiko Foruen enparantzan izan da, eta betiko kantuak entzuteko aukera izan da bertan. Garai hartako rockeroak, eta beste guneetatik zetozen bisitariak kontzertua ikusten geratu dira, eta herriko plaza bete dute. Gainera, Lekaixoka abestiaren bertsioa ere eskaini du.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Lazarragako jauregiko lorategian antzezlana eskaini du Olaitturrik

  Kultura  Oñati

Olaitturri Kultura Elkarteak, Oñatiko Zertzeladak antzezlana egin du. Hiru eszena ezberdin antzeztu dituzte, Oñatiko hiru leku esanguratsuetan, eta antzezlanaren helburua; Gaurko festara etorri direnei, Oñatiko historiara gerturatzea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Sekulako jendetza Arkada Social eta Huntza taldeen emanaldietan

  Kultura  Oñati

Arkada Social eta Huntza taldeen kontzertuak, laugarren gunean, Berezaon izan dira, eta biak arrakastatsuak izan dira. Jendetza batu da bertan, eta egiten zuen beroaren ondorioz, suhiltzaileek ura ere bota behar izan dute entzuleen gainera, hauek freskatzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (92)

Haurtzaro ikastolak irabazi du Erronka

  Gizartea  Oñati

Haurtzaro ikastolak irabazi du Erronka

Gipuzkoako ikastolen arteko ginkana erraldoiak eman duenarekin "pozik" daude antolatzaileak. Haurtzaro Ikastola izan da aurten txapelduna. Txapeldunordea, berriz, Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, eta hirugarren postua Leintz Bailarako Arizmendi Ikastolak eskuratu du.

Auzolanean oinarritutako Erronkan dena eman dute gazteek

  Gizartea  Oñati

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako ikasleak izan dira irabazle Kilometroak jaiaren barruan ospatutako ginkana erraldoian, baina parte hartzaile guztiek primeran pasatu dute eta proba guztiak ondo atera dira.

»» Ikusi argazki guztiak (80)