Bizikletan doaz asko Kilometroak jaira

Mirari Altube Arrese 2017ko irailaren 24a

Arrasatetik Elorregira bidean hainbat neska-mutiko bizikletan.

Autobusean eta autoetan ez ezik, bizikletan joatea ere hautatu dute debagoiendarrek. Hala, Arizmendi eta Aranzadi ikastolek egindako deiari erantzun diote ikasle eta guraso askok. Elorregin elkartzeko hitzordua jarri dute eta hantxe elkartuta jo dute Oñatirantz.

 

Eguraldia lagun bizikletan ez joateko aitzakia barik geratu dira. Leintz aldekoak Arrasateko Eroskin elkartu dira 10:00etan eta Bergarakoak, Labegaraietan. Ondoren, 10:30ean egin dute bat guztiek Elorregin. Bizikletendako zaindutako aparkalekua institutu aurrean egokitu diete Txantxiku ikastolakoek.

Leintz aldekoak bergararren zain Elorregin.

Elkarrekin Oñatirantz.

Aparkalekua bizikletaz beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak