Kilometroak 2017, Oñatin egingo den Ikastolen Elkarteko jaiko berriak, argazkiak, bideoak eta gehiago.
Anje Duhaldek herriko plaza bete du

Imanol Beloki Unamuno 2017 ira 24 Oñati

Anje Duhalderen emanaldia, Oñatiko Foruen enparantzan izan da, eta betiko kantuak entzuteko aukera izan da bertan. Garai hartako rockeroak, eta beste guneetatik zetozen bisitariak kontzertua ikusten geratu dira, eta herriko plaza bete dute. Gainera, Lekaixoka abestiaren bertsioa ere eskaini du.