Arrasatearrak igo dira lehenengo oholtzara, eta beti moduan, kontzertu indartsua eskaini dute. Hala ere, kontzertuetan ohikoa denez, lehenengo ilaretan jendea pilatu da zeukaten ilusio eta gogoekin aurrera joanez, eta boluntarioek lanak izan dituzte lehen ilaratako hesiak eusten.
Huntza taldea izan da hurrena oholtzara igotzen, eta beraien trikiti doinuek arrakasta izan dute Berezaon. Aldapan gora abestia izan da zaleen gustukoena eta dantzatuena, eta amaieran, talde guztiek egin ohi duten moduan selfiea atera dute entzule guztiak atzean zituztela.