Jende uholdea dabil iristen Oñatira

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 24a, 10:51
Jendetza sartzen Kilometroak ibilbidean.

Kilometroak 2017 zirkuituak ateak zabaldu orduko hasi da jendea iristen Oñati aldera ikastolen aldeko jaiarekin bat egiteko. Familiak, gazte kuadrillak, bikoteak… guztiendako dago lekua gaur lau gune dituen ibilbidean eta jaia hasi besterik ez da egin.

Bigarren ekitaldi nagusia, irekieraren ostean, 11:30ean izango da Santa Ana aretoan. Hainbat lagun omenduko dituzte eta lekukoa emango diote datorren urtean Kilometroak jaia antolatzeko ardura izango duen Zumarraga-Urretxuko presidenteari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak