Abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da 59. Durangoko Azoka, 'Hartzea ematea DA!' leloarekin.
Debagoieneko sortzaileak ere prest Durangorako

Goiatz Arana Begiristain abe 04, 14:14 Debagoiena

ALBISTEAK

Badator, beste urte batez, Durangoko Azoka; bihar, eguena, irekiko ditu ateak eta azken prestaketa lanetan buru-belarri dabiltza gaur antolatzaile eta parte-hartzaileak. Hartzea ematea DA lelopean egingo da aurtengoa. 153 partaideren artean 274 erakusmahai jarriko dituzte Landako gunean eta 933 kultur nobedade egongo dira. Oparoa izango da Debagoienetik eramandako uzta ere: 24 disko, 14 liburu eta ikus-entzunezko bat.