Durangoko Azokak "egiturazko espazioen ugaritzean" jarri du arreta

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 9a, 14:06

2024ko Durangoko Azoka, artxiboko irudi batean.

Hilaren 5etik 8ra bitartean egin da Durangoko Azoka, eta lehen balorazioa egin dute antolatzaileek: gunez gune nabarmendu beharrekoak izan dituzte aipagai. Orain, Zu Non, Han Da! azoka ibiltaria hasiko da.

Itxi ditu ateak Durangoko Azokak, eta "euskal kulturgintzak lekua" hartu du espazio publikoan, antolatzaileen hitzetan: "Horrek euskal kultura bizitzeko bidea ematen die zaleei, Azokan parte hartzea balio positiboekin lotzen dutelako: azokara etortzeko dei egin diegu, kultur sistema osasuntsu baterako ezinbesteko katebegia direlako, eta egunotan izan dugun bisitarien joan-etorriak erakutsi digu kulturzaleak ardura hori hartzeko prest daudela". Hala, aldarrikatu dute "kulturzaleek agertu duten nahia praktikara eramateko egiturazko espazioak ugarituz gero, euskal kulturgintzak ohiko hartzaile gehiago" izango lituzkeela.

Helburu horri eustea dute, horrenbestez, erronka datozen aldietan kultur eragile, herri erakunde, komunikabide, sortzaile eta kuturzaleek. Horretarako, alabaina, aurtengo edizioaren balorazioa ere egin behar da: "Beste urte batez, euskal kulturaren erakusleiho handia izan da eta, hortik harago, sortzaileen eta kulturzaleen arteko harremanerako plaza ere izan da".

Gunez gune

Antolatzaileen hitzetan, "jendetsuak" izan dira guneetako aurkezpenak, "eta guneetako egitarauaren irizpideak finkatu izanak euskal kulturgintza bere ertz guztiekin erakusteko bidea" ematen duela nabarmendu dute: Talaia gunean, esate baterako, "gogoetarako ale asko" izan dira liburu aurkezpenetan, mahai inguruetan edo egitasmoen berri emateko saioetan; Ahotsenean eginiko literatura aurkezpenetan, berriz, "belaunaldi aniztasuna igarri da, gazteek, helduek eta nagusiek" hartu dutelako parte, eta Plateruenean nabarmendu dute "publikoaren zati handi bat taldeak deskubritzera" joan dela. Horrez gainera, Irudienean, "ikusi, ikasi, hunkitu, emozionatu eta sentsibilizatu egin da herritarra".

Kabian, eremu digitalaren gunean, "aipagarriak" dira adimen artifizialaren bueltan sortutako gogoetak, eta Saguganbaran, berriz, antolatzaileek aipagarritzat jo dute "ekitaldi gehienetan beteta" egotea. Azkenik, Szenatokiari dagokionez, aforoa handitu dutela azaldu dute.

Azoka ibiltaria martxan

Zu Non, Han Da! lelopean, azoka ibiltaria egingo dute gaur hasi eta hilaren 18 arte; 23 liburu aurkeztuko dituzte saltokietan. Debagoienean, herri bakar baten egingo da: Antzuolan, Dei galdu bat lana aurkeztuko du Idoia Garzesek, Itzar liburu dendan, hilaren 19an, 19:00etan; Arrasaten,

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak