Orrialde berezi honetan, COVID-19ak Debagoieneko negozio eta enpresa desberdinetan nola eragin duen eta aurrera begira hartu duten estrategia jasotzen dira.
Jose Antonio Ponferrada 'Ponfe': "Bezero guztien esanetara gaude 32 urte baino gehiagoko esperientziaren bermearekin"

Goiena 2020 mai 25 Debagoiena

Eskoriatzan egoitza duen Hemen Garbiketak enpresako gerentea da Jose Antonio Ponferrada Ponfe eta lasaitasun mezua bidali gura izan du "pixkanaka krisi honetatik aterako baikara". Era berean, ikasteko ere balio izan duela uste du eta balioan jartzeko tokiko kontsumoa sustatzearen garrantzia, enpresen arteko lankidetza, bizilagunei laguntzea eta ingurumena zaintzea, besteak beste.