Zelan egin diozue aurre krisi honi?
Nahiko gaizki, gainerako askok bezala; ziurgabetasun handiarekin eta zehazki zer pasako den jakin gabe. Salmenta eta post-salmenta datu batzuk argitaratu dituzte azken asteotan: autoen elkartearen arabera, %50ean jaitsiko da salmenta eta post-salmenta, %30en. Azken kasu hori, baina, ez dut argi ikusten… Herritarrak konfinamendua amaitzen doan heinean, hemen geldituko dira opor sasoian, eta kontuan hartuta autoa erabiliko dutela… Ez dut uste beherakada horrenbestekoa izango denik.
Hemendik nola aterako gara?
Ziurgabetasun handia ikusten dut etorkizunean. Egia esan, momentu hauetan lan asko daukagu eta uste dut, udarara begira, herritarrak kotxea hartzen hasiko direla. Horregatik, ekaina eta uztaila hilabete onak izango direlakoan nago. Salmenten egoerari dagokionez, momentuz ez dago salmenta askorik eta egoerak bere horretan jarraituko duelakoan nago.
Krisitik aukerak ere sortu dira. Nola aprobetxatu dituzue zuek?
Egia esan, ez ditugu aukera berriak aprobetxatu egunerokoan jarri dugulako fokua eta ez gara negozio aukera berriak pentsatzera jarri oraingoz.
Ze mezu bidali nahi diezu zuen bezeroei?
Animo mezuak bidaliko nizkieke bezeroei. Egia esan, asko eta asko une zailak bizitzen arituko dira, baina momentu hobeak iritsiko direlakoan nago.