Zelan egin diozue aurre krisi honi?
Egoera larriak, COVID-19ak, momentu berriei egokitzea behartu gaitu. Bi negozio garrantzitsuetako baten, Ihinztadura Sailean, produktu tradizionaleko eskaerak ez ditugu jaso eta hain tradizionala ez den desinfekzio lanerako aparatuak prestatzen egon gara.
Ze mezu bidali nahi diezu zuen bezeroei?
Zerbitzua ematen jarraituko dugula gaur egun dauzkagun mugetara egokituz; betiere, segurtasun baldintza guztiak mantenduz. Lanpostuak mantendu eta, ahal den neurrian, posible bada, behintzat, berriak sortzen saiatuko gara.
Hemendik nola aterako gara, zertarako balio izango du honek guztiak?
Goizper indarberrituta irtengo dela uste dut, lanean jarraitzen dugu etorkizuna bermatzeko, momentu gogor hauei aurre eginez eta lan egiteko era berrietara ohituz eta egokituz, hala nola telelana, lan malgutasuna, komertzialen bidaiak… Sozialki, aldiz, betiko ohitura batzuk modifikatu beharra izango dugu, distantzia soziala zaintzeko.
Krisitik aukerak ere sortu dira. Nola aprobetxatu dituzue zuek?
Lehenago aipatu dudan bezala, Ihinztadura Sailean, lehenagotik pentsatuta genuen desinfekzio linea gehiago garatzen ari gara. Pandemia honek sortu duen eta sortuko dituen segurtasun protokolo berriak betetzeko, Goizper Taldean produktuak egokitu edo garatu beharko ditugu.
Goizperrek bere zerbitzua mundura eskaintzen jarraitu behar du. Nahiz eta egoera zail baten aurrean egon, Goizperrek ez ditu murriztuko estrategikoki adostuta dituen ekintzak.