Jose Antonio Ponferrada 'Ponfe': "Bezero guztien esanetara gaude 32 urte baino gehiagoko esperientziaren bermearekin"

Goiena 2020ko mai. 25a, 19:37
Hemen Garbiketak enpresako gerente Jose Antonio Ponferrada 'Ponfe'.

Eskoriatzan egoitza duen Hemen Garbiketak enpresako gerentea da Jose Antonio Ponferrada Ponfe eta lasaitasun mezua bidali gura izan du "pixkanaka krisi honetatik aterako baikara". Era berean, ikasteko ere balio izan duela uste du eta balioan jartzeko tokiko kontsumoa sustatzearen garrantzia, enpresen arteko lankidetza, bizilagunei laguntzea eta ingurumena zaintzea, besteak beste.

Nola egin diozue aurre krisi honi zuen enpresan?

Bada, batez ere, jarrera positiboarekin. Egunez egun egokitu gara inork espero ez zuen krisi honetara, non albisteak egunero aldatzen ziren... eta enpresa gisa aldaketa asko izan ditugu aldi honetan. Ziurgabetasun horren aurrean, hasiera batean, hainbat jarduera-protokolo prestatu genituen gure langileentzat eta bezeroentzat, birus hori ez kutsatzeko eta birus horri aurre egiteko prebentzio-neurriak eta -gomendioak sustatzeko.

Zer mezu helarazi nahi diezue zuen bezeroei, jendeari oro har?

Bada, lasaitasun eta pazientzia mezu bat, pixkanaka krisi honetatik atera eta normaltasunera itzuliko baikara; beno, normaltasun berri batera, garai honetan ikasi ditugun gauza asko betirako geratuko direlako. Gogoan izan behar dugu une honetan garbitasuna zorroztu behar dela, eta denok inplikatu behar dugula. Gutako bakoitzak higiene- eta garbitasun-neurriak hartu behar ditu, bai maila pertsonalean, bai ingurunearen eta inguruko gainazalen mailan.
32 urte baino gehiagoko esperientzia dugu sektorean, eta gure bezero guztien esanetara gaude.

Zuen ustez, nola aterako gara egoera horretatik? Zertarako balioko digu honek guztiak?

Ongi eta laster izatea espero dezagun. Orain arte genuen bizimodua aldatu egin da, eta ahal duguna egin beharko dugu egokitzeko eta bertan bizitzen ikasteko. Denetarik ikasten da, nik uste dut nolabait denok aldatu garela zerbaitetan. Eta bizi izan dugun egoeraren ondoren, planteatu beharko genituzke tokiko kontsumoa sustatzearen garrantzia, enpresen arteko lankidetza, bizilagunei laguntzea, ingurumena zaintzea, eta abar; azken batean, herria eta bizi garen ingurunea zaintzea.

Kasu batzuetan, krisi honek aukera berriak ere sortu ditu. Zuen kasua da?

Gure kasuan, hasiera batean ez, ez dugu aukera handirik ikusten, baina konturatu gara kontzientziazio handiagoa dagoela garbitasunari eta desinfekzioari dagokionez, eta horrek asko pozten nau, eta espero dut hemendik aurrera gehiago baloratuko dela gure sektorea.

Gure aldetik, desinfekzio-teknika berriak ikusi ditugu, eta zerbitzu berri horiek sartu ditugu gure bezeroei eskaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak