Atharratzetik Bilbora, martxoaren 19tik 29ra bitartean..
Korrikaren 12. eguna, euskararen aldeko konpromisoari jarraipena emateko deia egin du AEK-k

Eki Letona Erretolatza api 15 Debagoiena

Amaitu da Korrika, eta hamaika egunez euskararen aldeko aldarrikapena, energia eta ilusioa nagusi izan dira kaleetan. Horren harira, Korrikaren 12. eguna baliatu nahi du AEK-k euskararekiko konpromisoari jarraipena emateko. Izan ere, martxoaren 28ra bitartean sortutako indarra urte osora zabaltzea da helburu nagusietako bat, eta gero eta herritar gehiago euskararen mundura erakartzea.