KORRIKA

24. Korrika: amaiera ekitaldia Bilbon

Goiena 2026ko martxoaren 29a

24. Korrikaren lekukoak Atharratzen ekin zion ibilbideari martxoaren 19an eta hamaika egun ondoren eta 2.175 kilometro egin eta gero iritsi da Bilbora. Sekulako jendetza batu da kaleetan eta festa giroarekin egin diote harrera.

Mezuaren zazpi egileak agertu dira bukaeran oholtzan eta haiek irakurri dute mezua. Horietako bat da Oihana Arana eskoriatzarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak