KORRIKA

Goienaren lekukoa aldapan gora eroan dute Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2026ko martxoaren 28a

Goienak, beste urte batez, Goienakideei aukera eman die lekukoa eramateko. Antzuola hautatu du horretarako gune, bederatzi urteren ostean Korrika bertatik pasatuko zela jakinik. Jesus Kortabarria Kaxeta Goienakideak eta Antzuolako Goienako berriemaile den Hasier Larreak eroan dute, Goienako presidente Monika Belastegik lagun eginda.

Aldapan gora egin behar izan dute lasterka –hasieran, gainera, bizkor antzean– eta kilometroa oso luze egin zaie lekukoaren atzetik zihoazen hainbati. Erronkari "ilusio handiarekin" heldu dioten Larreak eta Kaxeta-k, baina, ez dute arazorik izan hurrengo punturaino eramateko, elkarren artean helduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak