Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Herritarren zientzia: "Ibaialde: gure erreken azterketa eta ezagutza" ekimena Natur Eskolako hezitzaileekin. Olaran eta Oñati erreken azterketa. Derrigorrezkoa izena ematea: natureskola@yahoo.es edo 943 71 64 04.
Haurraren garapena, mugak, arauak, kasketak izenburupean hitzaldia emango du Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistak. 0-4 urte bitarteko gurasoei zuzendutako saioa izango da.
LHko 2. eta 6. mailen arteko ikasleendako, Eluyarren eskutik eta Bibliotekaren Egunaren harira.
+55 Elkartegaiak programaren barruan, Sexualitatea publiko guztientzat hitzaldia, Zuriñe Serradillaren eskutik.
Gabriela Wienerren Huaco retrato liburuaren gaineko saioa, MOnica Leivak gidatuta. Abenduaren 12an dator egilea Oñatira, Berdintasun Sailak gonbidatuta.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta formakuntza digitala. Gaia: Zure aplikazioak smartphonean. Iraupena: 2 ordu. Datak: urriaren 21ean. Lekua: Elgetako Kzgunean, 18:00-20:00 artean. Izen-emateak: 650 50 58 99 edo xalbadorpe@gmail.com
Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak lau urtetik gorakoentzako kontakizuna egingo du.
Adimen artifizialaren inguruko hitzaldia, Zubixa.eus-ek antolauta. Parte hartuko dute: Ricardo Guisado-Balanzategui, politologoa (ekitaldiaren aurkezpena) Juan Corro Beseler, telekomunikazioetako ingeniaria. Madrileko Udaleko teknologia zuzendaria eta adimen artifizialean aditua Iker Azpeitia Lakuntza. Lengoia eta sistema informatikoetako irakaslea EHUn Manu Egaña Txopitea. Psikologoa eta Pertsonak eta Kultura zuzendaria HINE taldean.
Antzuola-Palestina taldeak antolatuta, Israel hemen hasten da liburuaren aurkezpena izango da, Miren Txurruka eta Izar Kortabarriaren eskutik.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.