Gaurko egitaraua: 09:00 etan Oñatiko Corpus dantzak herriko ikastetxeetan, Oñatz dantza taldearen eskutik, Aita Madina Txistulari taldeak lagunduta. Ondoren, aspaldiko ohiturari jarraituz, dantzariak herriko auzotan ibiliko dira. 16:30ean Oñatz dantza taldearen ekitaldia Kasablankan, Ugarkalden eta San Martinen, Aita Madina Txistulari taldeak lagunduta. 17:00etan Eutsi Ramon! kale-antzerkia parrokiako atarian. 20:00etan Ruper Ordorikaren kontzertua Santa Ana antzokian.
Kirol elkarteen astea dela eta, gimnasia erritmikoko gimnasten saioa izango da.
Olazar Erretiratuen Elkarteko kideek urteroko merienda egingo dute, Gernika plazan. Mokadutxoa jan, zerbait edan, eta dantzaldia izango dute.
Palestina askatu. Israelekin harremanak eten lelopean manifestazioa Arrasateko BDZ –Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak– taldeak eta Txosna Batzordeak deituta.
Arrasate Musikaleko ikasleen ikasturte amaierako kontzertua, Amaia antzokian, 18:30ean.
Dantzaldi erromeria ibiltaria Ein GO taldearekin San Juan jaiak girotzen hasteko.
Andoni Larrañagak Bergarako Ikurriña (1905) eta Bergarako Bandera (2025). Iragana, Oraina. Geroa? hitzaldia emango du. Antolatzailea: Lanbroa Kultur Elkartea.
Antzuolako pilota txapelketako finalak jokatuko dira, benjamin eta alebin mailetan.
Paul Casal Kortabarria (Aretxabaleta, 1988), musikari, abeslari eta kanta sortzaileak hogei urteko ibilbidea du musikagintzan, hainbat proiektutan murgilduta. Orain bakarrik ekin dio bideari gitarra akustikoak lagun eginda. 7x7 Kultura kalean ekimenaren baitako kontzertua da.
Musika eskolako ikasleen kurtso bukaerako emanaldia eskainiko dute Fernando Eskoriatza plazan.
Ondarreko jaiak direla-eta, bertso-afaria egingo da Trekutz elkartean, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia bertsolariekin –sarrerak agortuta daude–; aurrez, saioa laburra egingo dute, Ondarren.
Euskal kantuen gaua egingo dute Herriko plazan (eguraldi txarrarekin Uarkapen) Sei Pistols eta Trabuko Bat taldearekin, San Juan jaiak girotzen hasteko.
'Erase una vez mi madre' filma (Frantzia, 2025). Zuzendaria: Ken Scott. Iraupena: 103 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Oharra: jatorrizko bertsio originalean.
BKE Saskibaloi Sailak antolatuta, Saskibaloi Eguna ospatuko dute.
Elgetako argazki zaharren bigarren erakusketa ekainaren 12tik 22ra kultura etxeko erakusketa aretoan. Artxiboko boluntario taldearen eskutik. Ordutegia: Ekainak 12 - 18:00-20:00. Ekainak 13 - 18:00-20:00. Ekainak 14 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 15 - 11:00-14:00. Ekainak 19 - 18:00-20:00. Ekainak 20 - 18:00-20:00. Ekainak 21 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 22 - 11:00-14:00.
Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik, Izandakoak erakusketa Kulturateko klaustroan, ekainaren 5etik 21era.
6 eta 17 urte bitarteko gazteen pinturak ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.