Ngloba Strategy enpresako Virginia Amilibiak egingo du berba, Talentuaren Kudeaketaren Berrikuntzarako topagunean.
Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko abokatu Leire Alberdik egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Itziar Rosadoren eta Jon Urdinetaren eskutik eta 0-2 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Bileren egun eta orduak: Saltserak: otsailak 17, 16:30 Zubigileak: otsailak 17, 17:00 Programatzaileak: otsailak 19, 17:00 Gobernantak: otsailak 24, 17:00 Bisionariak: martxoak 3, 17:30 Parte hartzeko interesa izanez gero harremanetan jartzeko bideak: berdintasuna@onati.eus / 688 78 52 47
Abenduan, Gerra eta errepresioa Aramaion gaiaren inguruko dokumentala proiektatu eta hitzaldia izan zuten. Orain, herritar talde batek proposatuta, Aramaioko memoria historikoa jasotzeko lan-taldea osatu nahi du Udalak eta bilera irekia deitu dute.
Heriotzaren eta doluaren gaineko saioa egingo du Manex Beristainek Azken galdera amari liburuaren bueltan, musikak lagunduta. 5 uretik aurrerako umeentzat, heldu batekin. Gonbidapenak aurrez jaso daitezke liburutegian, eta egunean bertan ere bai, edukiera bete arte.
Feminismo de(s)kolonialaren oinarriak azaldu eta feminismo eurozentrikoari egiten dion kritika ezagutaraziko du Luciana Alfaro feministak, batez ere "emakumeen" esperientziak unibertsalizatzeko joera, arrazismoa, kapitalismoa eta beste botere-egitura batzuk ikusezin bihurtuz. Gazteleraz izango da.
Ipuin-kontaketa musikatua egingo dute Itziar eta Joxanek, 4 urtetik gorako neska-mutikoendako. Aurrez eman behar da izena.
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuaren solasaldia egingo dute. Dinamizatzailea Mikel Antza izango da. Izen-ematea: 943 77 91 62 (Bergarako Udal Liburutegia) edo 943 76 36 61 / 605 71 24 69 (Jardun Euskara Elkartea).
Bertako energia-merkaturatzailea sortzeko bidea hasi du Udalak eta informazio-saioa egingo du gaur horren gainekoak azaltzeko eta herritarren zalantzak argitzeko. Eltziako hirugarren solairuan.
Eusko Abertzale Ekintzako batailoietan aritu ziren arrasatearrak izango ditu hizpide Eduardo Renobales idazle zierbenarrak.
Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldian barruan egingo den hitzaldia: 'Itsas ekosistema bentonikoa: funtsezko bioadierazlea'. Hizlaria: Nahiara Muguerza Latorre –EHUko irakaslea eta Itsas Bentos ikerketa taldeko kidea–.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Ingurumen jardunaldien barruan, Oñatiko Natur Eskolak prestatutako erakusketa: 'Txoriak txori'.
Xanti Arrietaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa egongo da ikusgai Aroztegin. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
2020an hil zen Pilar Ansoategiren akuarelak egongo dira ikusgai Kulturateko klaustroan, otsailaren 27ra arte, astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era. Irekiera ekitaldia otsailaren 6an egingo dute, 18:30ean.
Kornelioren argazki erakusketa ikusgai, otsailaren 28ra arte.