Bixente Etxeandia futbol eskolen arteko txapelketaren finalaurrekoak eta finalak jokatuko dituzte 2014 eta 2016 artean jaiotako neska-mutikoek.
Erasoen prebentziorako autodefentsa feminista lantzeko tailerra antolatu du Jabetze Eskolak. Helburua da norberak bere buruarekiko konfiantza lantzea, biktimaren rola baztertu eta arriskuari aurre egiteko gai izatearen sentimendua uztartzea, eta erasoei aurre egiteko oinarrizko teknikak ikastea. SAFO eskolako Esther Lopez izango da dinamizatzailea.
Irteera egingo dute gaztelekutik DBH2 mailako gazteek: Laser tag eta izotz pista.
Arantzazuko santutegia ikusteko bisita gidatua: 10:30ean euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez deitzea komeni da: 943 79 64 63.
12 eta 17 urte arteko nerabeentzako elurretara txangoa.
Familiendako Zirkoteka zirku tailerra izango da San Martin plazan –euriarekin Seminarixoan–.
Parkea kantxan. Puzgarriak, eskulan tailerrak, ohe elastikoak, egurrezko jolasak, bideo-jokoak, irakurketa txokoa…
Haur eta gazteentzako puzgarriak eta jolasak izango dira Biteri plazan 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Emakumezkoen Bergara Hiria saskibaloi txapelketa jokatuko da Labegaraietako kiroldegian.
Stoltz Freres organoa eta Hilzoriko Kristoa gertutik ezagutzeko bisita berezia egingo dute.
'Niko 3' filma (Finaldia 2024). Zuzendaria: Kari Juusonen, Jørgen Lerdam. Iraupena: 86 minutu. Sarrera da lau euro.
DJ Motorekin –Andoni Moto–pasodobleak, balsak, rantxerak, tangoak…adin guztietako jendearentzat zuzendutako saioa.
DJ Reibax-ek kaleak girotuko ditu Bedelkarrek gonbidatuta.
Txotxongilo ibiltarien kalejira musikatua.
Gerra eta errepresioa Aramaion dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egingo dute, 18:30ean, kultura etxean.
Julen Arriolabengoa aramaioarrak Ahotsak.eus-etik hartutako testigantzekin osatutako ikus-entzunezkoaren emanaldia. Intxorta 1937 kultur elkarteko Juan Ramon Garaik eskainiko du testuingurua azaltzeko hitzaldia.
Miñan antzezlana izango da ikusgai, Artedramaren eskutik: Ander Lipus da zuzendaria, eta Ibrahima Balde eta Amets Arzallus egileak. 10 euroko prezioa du.
Azken urteetako usadioari jarraituz Txuleton ́s taldeak gaztetxean kontzertua eskainiko du inuxente egunean.
'Cuando cae el otoño' filma (Frantzia, 2024). Zuzendaria: François Ozon. Iraupena: 102 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Aurtengo saioa bikoteka egingo dute eta honako hauek izango dira: Eñaut Uriarte - Jon Mata Iraitz Artola - Iñigo Arcelus 2 Gari Lopez de Munain - Jon Altuna Oxan Enaitz Alustiza - Mikel Mendiaratz Gai-jartzailea: Ibon Leibar Txinbo.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Benjamin, kimu eta kadete mailako Deba Arroko Gabonetako pilota txapelketa jokatuko da hilaren 26an, 27an, 28an eta 30ean.
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.