Honako egitaraua antolatu dute sanmartinetako astelehenerako: 12:30 Mute antzerkia, kanpoko frontoian. 13:00 Kantu-jira, Alaiak Kantu taldearen eskutik. 16:30 Kuadrillen arteko pikea, parkean. 20:00 Orkresta elektrotxarangarekin animazioa. 21:30 Herri afaria, plazan. Ostean, Urrezko gibela; juergista onenendako sari-banaketa. 22:30 Orkresta elektrotxarangarekin animazioa. 23:30 Anbotoko Mariren agurra. 01:00 DJ Ynox, txosnetan.
Puntu berde mugikorra egongo da Azkoagan 12:30etik 14:30era.
Egun eguzkitsua eta beroa datorrela dio iragarpenak eta Udalak umeendako ur putzuak iragarri ditu arratsalderako. 16:00etatik 19:00etara egongo dira Emakume Erresistenteen plazan.
Ortika taldeak (Italia/Bretainia) eta T.K.M Bilboko punk taldeak kontzertuak emango dituzte.
Uztailaren 8tik 12ra udaleku itxiak antolatu ditu Gatzagako Gurel Guraso Elkarteak, eta, uztailaren 15etik 17ra bitartean, berriz, udaleku itxiak egingo dituzte. Uztailaren 8an jolasak egingo dituzte.