Hainbat urte dira uztailean neska-mutikoendako ur putzuak jartzen dituela Udalak. Gaur arratsalderako iragarri ditu eta 16:0etaik 19:00etara izango dira Emakume Erresistenteen plazan. Hezitzaileak egongo dira ur putzuen erabilera egokia bermatzeko, baina Udaletik gogorarazi dute umeen ardura gurasoena dela.