Partehartzaileak: LHko ikastetxeetako Dual arduradunak: Osane Lizarralde (MGEP) eta Alberto Larrea (Miguel Altuna LH) Enpresak eta Dual ikasleak.
Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, urmaelaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Egoera irregularrean dauden pertsonak kontratatzeko enpresek dauzkaten aukerak eta baliabideak azalduko ditu BILTZENek hitzaldi honetan. Biltzen Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua da. Hitzaldia gazteleraz emango da. GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azokaren egitarauaren barruan antolatu da hitzaldi hau.
Leizarra musika eskolako dantzarien erakustaldia izango da. Hiru emanaldi egingo dituzte: 17:00etan, 18:15ean eta 19:00etan.
Eskolako familiei zuzendutako ikastaroa da Sare sozialak eta osasun mentala. Sare sozialek osasun mentalean duten eragina landuko dute; baita, pertzepzio digitala ere. Gutxieneko plaza kopurua eskatzen delako beharrezkoa da izena ematea: 945 18 71 57 edo aramaioeskola@aramaioeskola.eus.
Realeko atezain Alex Remirok eta Fútbol Más fundazioak bat egin dute futbolean diharduten haurren eta nerabeen osasun mentala eta ongizatea sustatzeko helburuarekin. Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala futbolean izenarekin hiru saioko ikastaroa egingo dute gurasoendako. Izena aldez aurretik eman behar da, galdetegi hau beteta.
Maite Franco kontalariak eskainiko du lau urtetik gorakoentzako saioa.
Maider Alcelay ipuin kontalariak munduan zehar bidaiatzera gonbidatuko ditu 5 eta 8 urte arteko neska-mutikoak. Bidaia horretan zuhaitz mota desberdinak ezagutuko dituzte, baita beraien gaineko istorio, sinismen eta ipuinak ere. Izena aldez aurretik eman behar da, liburutegian bertan; azken eguna martxoaren 20a.
Amelie ipuin kontalariak Basoko sekretuak ipuin kontaketa eskainiko die 4 urtetik gorakoei. Aldez auarretik eman behar da izena hemen.
Aritz Ameztegik eta Aritz Otxandianok egingo dute berba.
Nahia Alkorta Elezgarai idazleak Mi parto robado azken lana aurkeztuko du eta harekin kontu-kontari jarduteko aukera izango da.
Tronboi, tuba eta bonbardino ikasleen emanaldia.
Maurizia Aldeiturriaga panderojolean inspiratuta, Arratiako bailararen bihotzean, 13 gaztek musika-pieza bat sortzeko jarraitutako prozesua jasotzen duen dokumentala.
Kokoxa taldeak 150 antzezlana eskainiko du. Bikote arteko gatazkak, lagunen arteko konplizitate uneak eta kontrola galtzerakoan sortutako egoerak sortuko dira ezkontza bat ospatzen ari diren jatetxe bateko komunean.
Herriko Korrika Kulturalaren barruan, Xabier Ugarte izango dute gogoan gaurko ekitaldian. 2017ko Korrikaren aitzakian, 'Ikustenda' egitasmoaren barruan egindako ikus-entzunezkoetako bateko protagonista izan zen Ugarte. Bere bizitzako askotariko jardunak eta pasarteak errepasatu zituen 'Entzuteko lan isila' lanak, eta haren emanaldia egongo da gaur. Ruper Ordorika ere egongo da.
Vinaixa Gartziaren gidaritzapean, Carmen operaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
'Las hermanas Munekata' (Japonia, 1950). Zuzendaria: Yasujirō Ozu. Iraupena: 112 minutu. Sarrera da bost euro. (Jatorrizko bertsio originala azpitituluekin).
Musika munduan, taldean zein bakarka, eskarmentu handia duen Libe izango da gaztetxean Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Prezioa: 7 euro.
Ordutegia:Martxoak 20 asteazkena: 8:30-14:30 / 16:00-18:30Martxoak 21 osteguna: 8:30-14:30 Informazio-mahaiak jarriko dituzten erakundeak: Aretxabaleta Lanbide Eskola / Arizmendi Ikastola / MGEP / Oñati Gestio Heziketa / Oñati BHI / Miguel Altuna Lanbide Heziketa / Mariaren Lagundia Bastida Akademia / Helduen Heziketa Iraunkorra - EPA / IkasDebagoiena / Laneki / Garapen Agentzia eta udalak www.fpdebagoienalh.eus EZAGUTU LANBIDE HEZIKETA, PRIMERAKO AUKERA!!
Kultur Etxeko erakusketa gelan, Oñatin bizi edo oñatiarrak diren hamhiru emakume sortzaileen sormen lan artistikoak ikusgai egongo dira. Martxoaren 8tik 22ra. 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan.