Herriko Korrika Kulturalaren barruan, Xabier Ugarte izango dute gogoan gaurko ekitaldian. 2017ko Korrikaren aitzakian, 'Ikustenda' egitasmoaren barruan egindako ikus-entzunezkoetako bateko protagonista izan zen Ugarte. Bere bizitzako askotariko jardunak eta pasarteak errepasatu zituen 'Entzuteko lan isila' lanak, eta haren emanaldia egongo da gaur. Ruper Ordorika ere egongo da.