Aratuste-domekan, Udalak antolatuta, Ibarra kiroldegian herri bazkaria egingo da eta guztira 600 lagun batuko dira. Ume zein heldu kiroldegiko kantxa nagusian elkartuko dira Aratusteetako herri bazkariaz gozatzeko. Bazkal-ordua eta bazkalondoa abestiekin girotuko da.
Arastusteetako herri bazkari 'golfua' ospatuko da Iturrigorri pilotalekuan. Giro handia biziko da eta herriko gazteak pilotalekuan elkartuko dira. Menua honako hau izango da: Entsalada mistoa, Baserriko oilaskoa eta txerri sahieskia parrilan, postrea, ogia, kafea eta edariak. Aukera beganoa eta zeliakoa ere egongo da. Izen-ematea koadrilaka burutu zen, eta abesti bat proposatu zuen koadrila bakoitzak. Umore ona eta parrandarako gogoa ez da faltako Aratusteetako 'Bazkari golfuan'.
'El asombroso Mauricio' animaziozko filma (Erresuma Batua, 2022). Zuzendariak: Toby Genke eta Florian Westermann. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da lau euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako askotariko jolasak.
2004an jaiotako kintoek Santa Ageda eguneko ohiturari keinu egingo diote eta dantza saioa eskainiko dute herritarren aurrean, Herriko Plazan.
'La ballena' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Darren Aronofsky. Iraupena: 117 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro (Urrezko Globoak: gizonezko aktore onenaren sarirako izendatuta // Oscarretarako izendatuta).
Vaiven Teatroren lana. Nerea Gorriti, Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegi oholtzan. Sarrerak, hamar euro.