2023/02/19 15:30 - 18:00

Ospakizunak

Bazkari Golfua Iturrigorri pilotalekuan

Bazkari Golfua Iturrigorri pilotalekuan
Iturrigorri frontoia, Aretxabaleta

Arastusteetako herri bazkari 'golfua' ospatuko da Iturrigorri pilotalekuan. Giro handia biziko da eta herriko gazteak pilotalekuan elkartuko dira. Menua honako hau izango da: Entsalada mistoa, Baserriko oilaskoa eta txerri sahieskia parrilan, postrea, ogia, kafea eta edariak.  Aukera beganoa eta zeliakoa ere egongo da. Izen-ematea koadrilaka burutu zen, eta abesti bat proposatu zuen koadrila bakoitzak. Umore ona eta parrandarako gogoa ez da faltako Aratusteetako 'Bazkari golfuan'.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak