Herri Eguna da gaur. Herriko jai nagusien barruan, gaur: 09:00etan: txistulari taldearen goiz-eresia. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira 10:30ean: Unibertsitate inguruan: herri mailako behi erakusketa, herri mailako ardi, ahari eta bildots erakusketa, asto erakusketa, behor eta zaldi erakusketa, euskal txerri eta oilo erakusketa, gazta lehiaketa, herri mailako fruta eta barazki erakusketak, lore eta landare erakusketa eta artisau erakusketa 11:00etan: kalejira herriko kaleetan zehar musika eskolako triki, pandero eta soinujoleekin, txistulariekin eta Tolosako gaiteroekin 12:00etatik 15:00etara: indarkeria matxista gabeko gunea, Unibertsitate etorbidean 12:00etan, sargado dastatzea, plazan. Etorriko diren sagardotegiak: Aburuza (Aduna), Akarregi (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Barkaiztegi (Martutene), Begiristain (Ikaztegieta), Bereziartua (Astigarraga), Etxeberria (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Iturrieta (Aramaio), Itxas-buru (Hernani), Izeta (Aia), Larrarte (Astigarraga), Larregain (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Oiarbide (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Ordo zelaia (Oiartzun), Petritegi (Astigarraga), Rezola (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Urbitarte (Ataun), Urdaira (Aginaga), Zabala (Aduna) eta Zelaia (Hernani). 13:15ean: lehiaketetako sari banaket 14:30ean: herri bazkaria, Zubikoa kiroldegian 15:00etan: Zuk ekarri zuk jan bazkaria, Antixena gaztetxean, txosna batzordeak antolatuta 16:30ean: herriko gaztetxoekin herri kirolak, plazan 17:00etan: Alarma morea taldea, Antixena gaztetxean 18:00etan: Gipuzkoako aizkolari txapelketaren finala, plazan (Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian) 18:30ean: Bada Giro taldearekin erromeria, Atzeko Kalen 19:00etatik 22:00etara: Indarkeria matxistarik gabeko gunea, Unibertsitate etorbidean 19:00etan: Sakatu elektrotxaranga gaztetxetik txosnagunera 19:00etan: meza San Migel parrokian. Ondoren, Fernado Esnalen salbea, parrokiako koruak eta Oñati abesbatzak abestuta 20:00etatik 22:30era: Gora Herria taldearen erromeria, plazan 22:30ean: Raimundo el Canastero, Motz eta Merina Gris taldeen kontzertuak txosnagunean. Ondoren, DJ Fresa Morango
Mendi bizikleta irteera UDAk antolatuta. Hiru ibilbide aukeran: 30 km eta 1.200 metroko desnibela; 40 km eta 1.500 metroko desnibela; eta 50 km. eta 2.000 metroko desnibela. Egunean bertan eman behar da izena (15 euro).
Entomologia ikastaroa Carles Pucherekin eta Norarte Visual Scienceko kideekin, online, urriaren 1ean eta 2an. Izenak emateko: 943-76 90 03 edo laboratorium@bergara.eus.
12:00etan, Espoloitxoren II. jaitsiera 12:30ean, umeendako jolasak 13:00etan, Diablues Eta Bluecifer Band 15:00etan, auzo bazkaria 19:00etan, karro-poteoa 22:00etan, DJ USB
Untzillako jaietako ekitaldiak, gaur: 12:00etan meza, ondoren trikitilariak eta puzgarriak; 14:00etan bazkaria; 16:00etan mus txapelketa; 17:30ean magia ikuskizuna Edu magoarekin; 18:00etan txokolatada eta ondoren dantzaldia Elustondo anai-arrebekin; iluntzean afaria eta dantzak; eta, 23:00etan Murumendi elkarteko 38. bolo txapelketa.
Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna indartzeko eta zabaltzeko helburua duen egunarekin bat egin eta Bergarako hiru elkarteen –Duintasuna, San Joxepe eta Nagusilan– artean adostutako adierazpena irakurriko dute. Ekitaldia girotzeko, abesti saio bat egingo da eta mokadutxoa eta edatekoa banatuko dira.
13:00etan, Puro Relajo mariatxi taldea Herriko Plazan 19:00etan, El Trio De Media Noche talde, Monte tabernan 20:30ean, blues doinuak The Song taldearekin, Ezkiña tabernan
Oñatiko jai nagusien barruan egin den aire libreko margo lehiaketan egindako pinturen erakusketa dago zabalik irailaren 25etik urriaren 16ra. (Irailaren 29tik urriaren 3a eta urriaren 12an, itxita)
San Martin pilota txapelketako partiduak jokatuko dituzte gaur –18:15ean– eta domekan –10:00etan–.