2022/10/01 09:00 - 23:59

Jaiak

Errosarixuak. Oñatiko jaiak

Errosarixuak. Oñatiko jaiak
Oñati, Oñati

Herri Eguna da gaur. Herriko jai nagusien barruan, gaur:

  • 09:00etan: txistulari taldearen goiz-eresia. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira
  • 10:30ean: Unibertsitate inguruan: herri mailako behi erakusketa, herri mailako ardi, ahari eta bildots erakusketa, asto erakusketa, behor eta zaldi erakusketa, euskal txerri eta oilo erakusketa, gazta lehiaketa, herri mailako fruta eta barazki erakusketak, lore eta landare erakusketa eta artisau erakusketa
  • 11:00etan: kalejira herriko kaleetan zehar musika eskolako triki, pandero eta soinujoleekin, txistulariekin eta Tolosako gaiteroekin
  • 12:00etatik 15:00etara: indarkeria matxista gabeko gunea, Unibertsitate etorbidean
  • 12:00etan, sargado dastatzea, plazan. Etorriko diren sagardotegiak: Aburuza (Aduna), Akarregi (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Barkaiztegi (Martutene), Begiristain (Ikaztegieta), Bereziartua (Astigarraga), Etxeberria (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Iturrieta (Aramaio), Itxas-buru (Hernani), Izeta (Aia), Larrarte (Astigarraga), Larregain (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Oiarbide (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Ordo zelaia (Oiartzun), Petritegi (Astigarraga), Rezola (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Urbitarte (Ataun), Urdaira (Aginaga), Zabala (Aduna) eta Zelaia (Hernani).
  • 13:15ean: lehiaketetako sari banaket
  • 14:30ean: herri bazkaria, Zubikoa kiroldegian
  • 15:00etan: Zuk ekarri zuk jan bazkaria, Antixena gaztetxean, txosna batzordeak antolatuta
  • 16:30ean: herriko gaztetxoekin herri kirolak, plazan
  • 17:00etan: Alarma morea taldea, Antixena gaztetxean
  • 18:00etan: Gipuzkoako aizkolari txapelketaren finala, plazan (Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian)
  • 18:30ean: Bada Giro taldearekin erromeria, Atzeko Kalen
  • 19:00etatik 22:00etara: Indarkeria matxistarik gabeko gunea, Unibertsitate etorbidean
  • 19:00etan: Sakatu elektrotxaranga gaztetxetik txosnagunera
  • 19:00etan: meza San Migel parrokian. Ondoren, Fernado Esnalen salbea, parrokiako koruak eta Oñati abesbatzak abestuta
  • 20:00etatik 22:30era: Gora Herria taldearen erromeria, plazan
  • 22:30ean: Raimundo el Canastero, Motz eta Merina Gris taldeen kontzertuak txosnagunean. Ondoren, DJ Fresa Morango

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak