Gaur da maiatzeko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Gorbeialdeko Kuadrillako bertso eskolen topaketa egingo da kultura etxean, 17:00etan.
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailetako neska-mutikoendako, Aidau haurren zerbitzuaren eskutik.
18:00etan, txokolate-jana umeendako 19:00etan, Linaje magoaren emanaldia
Gazte Koordinadora Sozialistaren eskutik.
19:00etan, etxafuegoak eta txorimaloen kalejira 19:00etan, pintxo-potea 19:30ean, presoen aldeko elkarretaratzea 19:30ean, garagardo dastatzea 21:00etan, Broken Legacy, Ezpalak, Añube eta Azken Sustarrak taldeak
Haizea Arana eta Andoni Egaña bertsolariekin.
Eguzkierripa rock jaialdia egingo dute aste bukaeran Aramaion: Do no shit; Mutiko, Tatta, Denso eta Etxepe; eta, An2an eta Eteranal disko jartzaileak.
'Mentes maravillosas' filma –'Presque' jatorrizko izenburua– (Franzia, 2021)). Zuzendaria: Bernard Campan. Iraupena: 92 minutu. Gaur jatorrizko bertsio originalean. Sarrera da bost euro.
'Maiatza feminista'-ren baitan egingo du emanaldia, Bergarako Sortuk gonbidatuta.
Elgetako Elikagaien Bankuaren ordezkariek jakinarazi dute gaur eta bihar egingo dutela urteroko janari bilketa, Ugari dendan.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.