10:00etan, binakako pilota goxo txapelketa. 14:30ean, Bazkari herrikoia. 17:30ean, Pilota txapelketako finalak. 19:30ean, Kontzertuak: Kontralde eta Unidad Alavesa.
Autodefentsa feminista ikastaroa egingo dute, Aramaioko osoko bilkuren aretoan. 15 urtetik gorakoei zuzenduta.
10:30ean, haurrendako jolasak 11:00etan, auzoko elkarteetan, txorizo eta salda dastatzeak 13:30ean, marianito-poteoa 15:30ean, Alberto Arregiren omenezko mendiko bizikleta martxa 16:30ean, mahai-futbol txapelketa 18:30ean, taloak, txorizoa eta sagardoa 19:30ean, triki-poteoa 22:30ean, Dupla eta Muxutruk taldeak
San Anton plazan egongo da gaur ludoteka ibiltaria eta aurreko bi txandetan umeei gehien gustatu zaizkien gauzak egingo dituzte gaur.
BTT sari nagusia jokatuko dute maiatzaren 7an. Azkoagan hasiko da lasterketa 11:00etan. Euskal koparako puntuagarria izango da.
3-12 urte artekoendako, bi hezitzaileren laguntzarekin.
Gazte eguna ospatuko dute zapatuan. 11:30ean hitzaldia; 14:30ean bazkaria; 17:30ean pilota partiduak; eta, 22:00etan kontzertuak.
11:30ean txistulariekin kalejira. 12:00etan Puzgarriak plazan, talo salmenta eta ziza errifen salmenta. 14:30ean Paella, herri bazkaria. 18:00etan, Buruhandiak plazan. 19:30ean, Motxila 21 taldearen kontzertua, plazan. 23:00etan, DJ Elviskaino, Inkernun.
2022. urtean eta ondorengoetan pentsioen igoera KPI errealarekin parekatzea eskatzeko sinadurak biltzen ari dira pentsiodunak. Espainiako Kongresuan aurkeztuko dituzte, gero, batutako sinadura guztiak. Gaur Olakuako urmaelaren ondoan, Eltzian eta plazan egongo dira batzen.
51. Gipuzkoako hiru-txirlo bola-joko txapelketan parte hartuko du Gatzagak lehenengo aldiz aurten.
Aimar Uribesalgo egilearekin, Lorabarri Astearen baitan.
50. urteurreneko ospakizunean, Bergarako Orfeoiaren, Aritzeta abesbatzaren eta Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango dute.
'Alcarrás' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Clara Simón. Iraupena 120 minutu. Berlingo zinemaldiko film onena. Sarrera da bost euro.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Almudena Maesoren bilduma, maiatzaren 8ra arte ikusgai.
Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbati batu dituzte Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak, eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak. Ikusgai, maiatzaren 13ra arte.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.
Zapatu zein domekan, Jose Mari Iturberen gidaritzapean, Akinabei errota martxan ikusteko aukera izango da. Bi egunetan goizeko 10:00etatik 14:00tara (ordubetero bisita gidatuak egingo dira).