Intxortako Ahuntzak taldeko kideek antolatu dute. Martxoaren 27rako iragarri dute eta honezkero 143 lagunek eskatu dute dortsala helduen probarako. Zaletasuna bultzatzeko helburuarekin 12-16 urte arteko gazteendako lasterketa ere egongo da.
Bertsoak eta pilota uztartuko dituzte Gorbeialdeko bertso-pilota topaketan. 10:00etatik 13:00etara izango da kiroldegian.
Domekan, Santa Marinako 12:00etako mezan abestuko du. Ostean, elizan bertan, emanaldia egingo du.
Bergarako Bandaren kontzertu didaktikoa. Udal Pilotalekuan, 12:30ean.
Ibilbide luzeko musikaria da Afrika Bibang. Iaz argitaratu zuen bere azken lana, 'Ispiluaren Aurrean'deituriko EP-a, eta bere ezaugarri diren soul eta R&B soinuak arakatzen jarraitzen du bertan. Sarrerek 6 € (+gastuak) balioko dute eta martxoaren 12an (zapatua), 10:30ean jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.
'Super... ¿quién?' filma (Frantzia, 2022). Zuzendaria: Philippe Lacheau. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da lau euro.
Tomax pailazoaren abentura, Korrika Kulturalaren baitan. Sarrerak, hiru euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa, aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko.
Zinema-ziklo Transmaribolloaren baitan.
Filma gaztelaniaz izango da eta 104 minutuko iraupena izango du. Mugimendu feministak dinamizatuko du saioa, eta Ikusiz gozatu taldeko bazkideendako izango da.
80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteizak; 80 amandre besterik ez, aitzin aroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Ipuin kontalaria : Dorleta Kortazar Sarrerak: Doan (Gonbidapenak aldez aurretik kiroldegian edo www.bibe.me )
'Batman' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Matt Reeves. Iraupena: 175 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Amaia Elizaran dantzariarekin. Sarrerak, hamar euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.