Oñati aldera joango dira. Autobusa hartuko dute 09:30ean.
Udal liburutegiak antolatuta artista liburuak egiteko sormen tailerra familiendako. HH3, HH4 eta HH5 mailetako ikasleendako. Laguntzaile batekin bertaratzeko gomendatu dute. Doan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea hemen.
Bi urtean sanpedroak ospatu gabe egon ondoren, aurten jai borobilak prestatzeko bilera egingo da. Egitaraua osatzeko proposamenak eta ideiak dituen orori zuzendutako hitzordua da.
Nerea Mendizabalek egingo du berba, euskaraz. 6 urtetik gorako umeen gurasoendako.
18:00etan izango da bisita, plazatik irtenda.
Gaur, gazteleraz. Izenak Arrasate.eus atarian.
Rosa Urreta eta Joxerra Agirreurreta irakasleen eskutik ordu eta erdiko iraupena izango duten hiru saio izango dira. Martxoaren 10ean, 17an eta 24an, 18:30ean hasita. Saioak kultura etxean egingo dira, eta izen-ematea martxoaren 8a aurretik egin beharko da Labidean. Saioak doakoak izango dira.
Jon Maiarekin, gazteleraz.
Arrolaren ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute. Aurkezpena argazki eta testigantza ezberdinekin osatutako ikus-entzunezko baten bidez egingo da. Ordua: 19:00etan, Torresoroan.
'Un héroe' filma (Iran, 2021). Zuzendaria: Asghar Farhadi. Iraupena: 127 minutu. Sarrera da bost euro.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.