Aramaioko emakumeen historia ezagutzeko bisita gidatua egingo dute gaur

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko martxoaren 24a

Martxoaren 8an inauguratu zuten erakusketa.

18:00etan izango da bisita, plazatik irtenda.

Aramaioko emakumeek historiari egin dioten ekarpena gogora ekartzeko erakusketa iraunkorra inauguratu zuten martxoaren 8an. Herriko hainbat tokitan ipini dituzte Aramaioko emakume esanguratsuen argazkiak, euren bizitzari buruzko testutxo batekin.

Bada, gaur, eguena, bisita gidatua egingo dute erakusketan zehar. 18:00etan elkartuko dira plazan eta herriko toki estrategikoetan jarrita dagoen erakusketa bisitatuko dute, emakume bakoitzaren informazioa azalduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak