Pake Leku erretiratuen elkartekoek Natur Eskola ikustera joango dira gaur. Bisita gidatua izango dute.
Tailerrean generozko komunikazio-estiloei buruz hausnartuko dute eta asertibitatez komunikatzeko tresna berriak erabiltzen ikasiko. Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 20 ordu, urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
Batzordea osatzen duten hiru kidek erreleboa behar dute, eta kide berriak proposatzeko eta animatzeko bilera deitu dute otsailaren 15erako, Ibarraundi museoan, 18:00etan. –70 urtetik beherako kideei zuzendutakoa–.
Joseba Erostegi Eltzikorta-k eta Fernando Arburuak egingo dute berba, Pili Garciak gidatuta.
Gaurko saioan jorratuko dute liburua: 'Dulce tierra prometida. Un pastor vasco en el Oeste americano' (Robert Laxalt). Dinamizatzailea: Mónica Leiva.
Martxoaren 8aren bueltako kontuak antolatzeko batzar irekia deitu dute eta herriko emakume guztiak gonbidatu dituzte bertara.
Gotzon Telleria eta preso gaixo larrien inguruko solasaldia Txema Matanzas abokatuarekin, Oñatiko Sarek antolatuta.
'Klima aldaketaren eragina XXI. mendeko basoetan' izenburua duen hitzaldia egingo du gaur Julen Astigarraga ekologoak. Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Lau diskoa aurkeztuko du Alos Quartetek, eta Kimuako dantzarien, eta Arrasate Musikaleko kideen laguntza izango du oholtza gainean. Sarrerak, hamar euro.
Landatxopek Extremadurarako bidaia zeukan programatuta pandemia aurretik; honek dena hankaz gora jarri eta asmoa bertan behera geratu zen. Orain, berreskuratu eta maiatzean gauzatu nahi dute bidaia hori.
Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
+55 elkartegiak ekimenaren barruan antolatutako saioak izango dira: otsailaren 15ean eta 22an izango dira. Izena eman behar da udaletxean edo emailez –itxasokultura@gorbeialdea.eus–, otsailaren 14a baino lehen. Ania Ibisate fisioterapeutak emango ditu saioak.
'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.