Bidaiaren aurkezpena otsailaren 3an, 17:00etan izango da Landatxoperen egoitzan. Bertan, Eroski Bidaiak-eko arduraduna egongo da programa azaltzeko eta galderei erantzuteko.
Maiatzaren 24tik 30era egingo dute bidaia eta prezioa: 565 eurokoa da bazkideendako; 615 gainontzekoendako. Izena emateko egunak: otsailaren 15 eta 16an, 16:00etatik 18:00etara.