Urbieta baserriaren ondoan Aldundiak egin gura duen biribilgunearen kontrako sinadura bilketa bizilagunek eginda. Gaur bi lekutan: kontzejupean 16:30etik 19:00etara eta Urgain Errekalde eskola kanpoan 16:30etik 17:15era.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urteko umeendako.
Santa Zezilia kalejirak egingo dituzte: 17:30ean, bandak; eta, 19:00etan, gaita-jotzaileak.
"Hotel Marigold'" filma. Pake Leku erretiratuen elkartean antolatutako aste kulturalaren barruan. Doan.
Gabonetako loteria eskatu duten herritarrek dezimoak jasotzeko aukera izango dute. Ozkarbi elkartean bertan.
Nazio Batuen Erakundeak azalpenak eskatu dizkio Espainiako gobernuari, Irune Costumerori Alienazio Parentalaren Sindromea aplikatzeagatik. Hizlaria: Irune Costumero, filologa, irakaslea eta hizkuntza-normalkuntzako goi-mailako teknikaria. 18:30ean eskainiko du hitzaldia, kultura etxean. Hizkuntza: Gazteleraz Antolatzailea: Eskoriatza Bizirik feminista taldea
Edurne Pasabanen lana. Sarrerak, hiru euro.
Soraluzeko Blues Hotsak jaialdiaren baitan.
Santa Zezilia emanaldia egingo dute.
Sarrerak, zortzi euro.
'Duetto Organisticum' organo kontzertua lau eskutara. Organistak: Loreto F. Imaz eta Itziar Urbieta Beobide. Joko dituzten piezak dira musikari hauenak: Wolfgang Amadeus Mozart, Henri Herz, Xaver Scharwenka, Gioachino Rossini eta Edvarg Grieg.
'Hikaldixa' egitasmoaren barruan antolatutako solasaldia.
Kontzertua Añube eta Lemak talde bergararren eskutik. Sarrera doan. Atea 21:30ean zabalduko da. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Deba Bailarako Kontseilu Sozialistaren eskutik.
'La crónica francesa' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Wes Anderson. Iraupena: 108 minutu. Sarrera da bost euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.
Bergarako LHL Elkarteak antolatuta eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Bergarako Udalaren laguntzari esker, Komunikazio Ez Sexistari buruzko formazioa eskainiko da Bergaran. Hiru saio izango dira, azaroaren 16, 23 eta 30ean, 17:30etatik 19:30etara, Miguel Altuna Lanbide Heziketan (presentziala), euskaraz eta dohainik. Ondoko puntu hauek landuko dira: Neutraltasuna eta hizkuntzen sexismoa. Komunikazio ez sexistarako baliabideak eta errekurtsoak. Komunikabideko iruditeria genero ikuspegitik. Jendaurrean komunikatzeak sortzen diguna: Gorputz espresioa. Irakasleak: Iraitz Agirre Aranguren eta Oihana Jausoro Agirre, EMUN aholkularitzako berdintasun teknikari eta adituak izango dira.Oraindik plaza libre batzuk gelditzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko 943 899 272 / 943 899 273 zenbakietara deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbideetara idatzita.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Erakusketaren arduraduna egongo da gaurko inaugurazio ekitaldian.
Lan onenak saritu ostean, erakusketa zabalduko dute. Ikusgai egongo da hilaren 28ra arte.