Bertako eta garaiko produktuak erosteko aukera izango da, oraingoan babarruna delarik protagonista. Hala, 11:00etan babarrun dastaketa eskainiko dute.
Partiduak eta entrenamenduak egingo dituzte. 9:30ean, Burdinolako benjaminak: Antzuola-Bergara. 11:30ean, Burdinolako alebinak: Bergara-Arrasate. 16:00etan, senior mailako emakumezkoen eta gazteen entrenamendua. 17:30ean, Burdinolako senior emakumeak-Burdinolako Gazteak. Espainiako lehiaketa prestatzen dihardute gazteek.
Ehundik gora erakunde, elkarte edo kolektibo daude Oñatin, eta horien arteko elkarlanerako espazioa izan nahi du Aulkiak ekimenak.
11:00-14:00: A calles masiboa eta pilota partiduak 14:30: bazkaria eta bertso-bingoa 18:00: kontzentrazioa 19:00: Txakurrak, Balarasa, Leekore, Libertad Condicional, Illuntzean eta Rodeo taldeak
Bergarako, Oñatiko, Arrasateko eta Antzuolako Movember kideak Elorregin elkartuko dira, eta han mokadutxoa jango dute, Sanprubusean.
12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ekimena da Masterchef ekimena. Aramaion gaztetxoen aisialdiaren inguruko taldea osatzen ari dira: ekintza honekin nerabeak elkartu, elkarrekin ondo pasatu eta aisialdi taldea gorpuzteko topaketa egin nahi dute.
Gaur, hiru emanaldi: 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan.
Pailazoen emanaldia: Tomaxen abenturak "Adi, grabatzen, ekin...", Urgain Errekaldeko guraso elkarteak antolatuta. Bi emanaldi egongo dira: 16:30ean eta 18:00etan. Sarrerak, bost euro (Urgain Errekalde Herri Eskolan Azaroaren 3 eta 4an salduko dira (16:30etatik aurrera). Ondoren Txokolateixan izango dituzue eskuragarri). 2 urte edo gutxiagoko haurrek ez dute ordainduko baina sarrera aurrez eskuratu beharko dute.
'Familia Admas 2' filma. Sarrera da lau euro.
'El último duelo' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Ridley Scott. Iraupena: 152 minutu. Sarrera da bost euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.
Bergarako LHL Elkarteak antolatuta eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Bergarako Udalaren laguntzari esker, Komunikazio Ez Sexistari buruzko formazioa eskainiko da Bergaran. Hiru saio izango dira, azaroaren 16, 23 eta 30ean, 17:30etatik 19:30etara, Miguel Altuna Lanbide Heziketan (presentziala), euskaraz eta dohainik. Ondoko puntu hauek landuko dira: Neutraltasuna eta hizkuntzen sexismoa. Komunikazio ez sexistarako baliabideak eta errekurtsoak. Komunikabideko iruditeria genero ikuspegitik. Jendaurrean komunikatzeak sortzen diguna: Gorputz espresioa. Irakasleak: Iraitz Agirre Aranguren eta Oihana Jausoro Agirre, EMUN aholkularitzako berdintasun teknikari eta adituak izango dira.Oraindik plaza libre batzuk gelditzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko 943 899 272 / 943 899 273 zenbakietara deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbideetara idatzita.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Erakusketaren arduraduna egongo da gaurko inaugurazio ekitaldian.
Lan onenak saritu ostean, erakusketa zabalduko dute. Ikusgai egongo da hilaren 28ra arte.