Bittor Rodriguez Riverak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrena gogoan Ezker Anitza-IU Debagoienak eta PCE EPK-k ekitaldia egingo dute: bandera errepublikanoaren igoera, Riegoren ereserkia lagun. Isabel Salud Ezker Anitza- IUko koordinatzaile nagusiak hartuko du parte, besteak beste.
Historian lizentziaduna den Amaia Nausiak Birjinak edo emagalduak hitzaldia eskainiko du Zuztarrak Errotuz taldeak antolatutako hitzaldi zikloaren baitan. Aro Modernoaren hasieratik hona zeintzuk izan diren feminitatearen idealak eta ordenamendu horretatik kanpo bizi izan diren emakumeek jasandako zigorren gainean jardungo du, besteak beste.
Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zine Erakustaldiko saioa. Amaieran, solasaldia izango da Oñatiko Natur Eskolako kideekin.
Gaurtik apirilaren 21era egongo da zabalik izenematea Haurreskolak Partzuergoko gainerako zentroetan moduan. Haur eskolan bertan zein online egin daiteke matrikula. Irailean zerbitzua irekitzeko hiru erabiltzailea behar dira, gutxienez.