Urtarrilaren 30ean, zapatua, batzar irekia egingo du EH Bilduk Torresoroa aretoan, 09:30etik 12:00etara bitartean. "EH Bilduren kongresuaren eta Udaleko jardunaren inguruan arituko gara, eta ondoren, tarte zabala izango dugu bakoitzak dakarrenaren inguruan hitz egiteko", jakinarazi du Antzuolako EH Bildu alderdiak.
0-7 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoendako, eta hezitzaileendako. Izen-ematea, hemen, urtarrilaren 12ra arte. Leku mugatuak daude eta zozketa bidez banatuko dira.
Una biblioteca bergaresa de la época ilustrada: la de don Rafael de Garitano-Aldaeta liburuaren aurkezpena antolatu du Bergarako Udalak: hilaren 30ean izango da, 12:00etan, Udaleko Osoko Bilkura aretoan. Historian katedradun den Juan Madariagak idatzi du liburua, Bergarako Udal Artxiboan jasota dagoen materiala baliatuta.
Zubitxako Eskolako egitarauaren baitan. Hitzaldietan euskaratik gaztelaniarako itzulpena egingo da.
Asisko Urmeneta egileak parte hartuko du.
Urtebete da birusa agertu zenetik, eta esan daiteke iaz baino egoera okerragoan gaudela. Enpresari eta bankariek, beren ordena soziala babesteko eremu estrategikoetan inbertitzen dute eta ez osasun-baliabideetan, eta azken horien hornidurarik gabe, egoera epidemiologikoak okerrera baino ez du egiten, milioika pertsonaren bizitzak arriskuan jarriz. Gainera, egoeraren larritasunaren errua sektore proletarizatuenei leporatzen digute, bereziki gazteoi, krisialdi orokortu honen erantzuleak gu bagina bezala. COVID19aren aitzakiapean gizarte eredu totalitario baterako baldintzak ezartzen ari dira, askatasun zibil eta politikoak ezabatuz. Langileria xumearen pobrezia eta askatasun eza handitzen ari dira krisialdi ekonomikoaren ondorioz. Horren guztiaren aurrean, antolakuntza komunistaz erantzuteko borondatez egingo dugu lan, sozialismoaren eraikuntzarako beharrezkoak diren gaitasun eta baliabide politikoak indartuz. Hori dela eta, mobilizaziorako deia luzatzen dizugu, larunbat honetan, Bergarako plazan, arratsaldeko 18:00etan. Batu mobilizazioetara!
Ekitaldian parte hartuko dute: Gabriela Michel orientatzaileak, Iñaki Garcia psikoterapeutak, Raul Giralde psikoterapeutak eta Yo, madre de un adicto liburuaren egile Desiree Bujandak. 132 pertsonarendako edukiera.
Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreekin. Sarrerak, zortzi euro.
Helduendako. Sarrera da bost eurotik.