Edukiera mugak direla-eta, beharrezkoa da lekua aurretik erreserbatzea udal artxiboan: Horretarako, deitu 943 77 91 32 edo 943 77 91 27 zenbakietara, edo idatzi artxiboa@bergara.eus helbidera.
Hala deskribatu dute liburua, Udaleko antolatzaileek: "XVIII. mendeko Bergara ezagutzeko aukera ematen du obrak. XVIII. mendea eta Bergara esaterakoan Euskalherriko Adiskideen Elkarteari buruz eta ilustrazioari buruz hitz egitea ezinbestekoa da. Euskal Herrian ilustrazioaren ikur izandako elkarteak eta Rafael Garitano Aldaetaren arteko harremanak ere ezagutuko ditugu: adostasunak eta desadostasunak".
Protagonista, Rafael Garitano Aldaeta, Santa Marina parrokiako apaiza izan zen. "Bere lanbideari esker elizgizonen egoera jakin ahalko dugu. Patronatu laikokoa den eliza bateko apaiza izateak zer suposatzen duen: diru- sarrerak eta batez ere patronoarekin harremanak nolakoak ziren".
Liburuan gai interesgarriak lantzen dira, eliza eta Udalen arteko botere harremanak esaterako: "Elizaren eta Udalaren arteko tirabirak agertzen dira. Bakoitzak bere boterea finkatu nahiean, erabiliko dituzten argudioak esplikatuta. Gauzak horrela, testuinguru historikoa ondo adierazita agertzen da eta Bergarako egoera bada ere, XVIII. mendeko bukaerako gizartea ulertzeko baliogarria da eta momentuko eztabaida sakonak bistaratzen ditu. Hala nola, Patronoak-elizgizonak, Eliza-Udala, Diru-sarrerak..."