2021/01/30 18:00

Elkarretaratzea Bergarako Plazan

Elkarretaratzea Bergarako Plazan
Bergarako San Martin plazan, Bergara

Urtebete da birusa agertu zenetik, eta esan daiteke iaz baino egoera okerragoan gaudela.

Enpresari eta bankariek, beren ordena soziala babesteko eremu estrategikoetan inbertitzen dute eta ez osasun-baliabideetan, eta azken horien hornidurarik gabe, egoera epidemiologikoak okerrera baino ez du egiten, milioika pertsonaren bizitzak arriskuan jarriz.

Gainera, egoeraren larritasunaren errua sektore proletarizatuenei leporatzen digute, bereziki gazteoi, krisialdi orokortu honen erantzuleak gu bagina bezala.

COVID19aren aitzakiapean gizarte eredu totalitario baterako baldintzak ezartzen ari dira, askatasun zibil eta politikoak ezabatuz. Langileria xumearen pobrezia eta askatasun eza handitzen ari dira krisialdi ekonomikoaren ondorioz.

Horren guztiaren aurrean, antolakuntza komunistaz erantzuteko borondatez egingo dugu lan, sozialismoaren eraikuntzarako beharrezkoak diren gaitasun eta baliabide politikoak indartuz.

Hori dela eta, mobilizaziorako deia luzatzen dizugu, larunbat honetan, Bergarako plazan, arratsaldeko 18:00etan.

Batu mobilizazioetara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak