EHUko irakasle Alex Gurrutxagak egingo du berba, Goienagusiren ikasturtearen baitan.
15:00etan abiatuta, irteera egingo dute, Sasoibidek antolatuta. Ibilbidearen arabera, taldeek erabakitzen dute non elkartu.
Maider Oleagaran lana, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.
Jostailu bilketa egingo du Loratu egitasmoak. Etxean gordeta eta geldi dauden jostailuak, mahai-jolasak, liburuak, patineteak… jaso gura dituzte erabilera emateko. Materiala egoera onean egotea eskatu dute, eta gero hori desinfektatzeaz Loratuko kideak arduratuko dira. Udaletxe zaharrean jasoko dute. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan: 10:30-13:00 Argibideak jasotzeko: loratu@loramendielkartea.eus edo 634 45 28 37