Odola eman nahi duenarentzat Laubide plazan egongo da autobusa.
Zuzeneko online hitzaldia KZguneak antolatuta. Gaurko gaia: murgildu errealitate birtual eta areagotuan. Gazteleraz.
[AZKEN ORDUKOA] Bertan behera utzi dute film emanaldia eguraldi txarragatik. Hemengaz ekimenak uztailerako antolatutako egitarauari agur esango diote gaur, eguena, Tomboy (Frantzia, 2011) filma ikusita. Udaletxeko lorategian izango da, 22:00etan; debalde izan arren emanaldia plaza kopurua mugatuko dute.
Bizarro eta Sharon Stoner Oñatiko taldeen kontzertua. Streaming bidez jarraitu ahal izango da. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.
2020ko Udazabalen egitarauak hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko ditu Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.