'Tomboy' filma gaur, eguena, uztaileko kultura egitarauari agur esateko

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 30a, 15:19

[AZKEN ORDUKOA] Bertan behera utzi dute film emanaldia eguraldi txarragatik.

Hemengaz ekimenak uztailerako antolatutako egitarauari agur esango diote gaur, eguena, Tomboy (Frantzia, 2011) filma ikusita. Udaletxeko lorategian izango da, 22:00etan; debalde izan arren emanaldia plaza kopurua mugatuko dute.

Uztailerako zehaztutako egitarauaren barruan eguenak zinemari eskaini dizkiote eta gaur izango da azken film emanaldia. Mutil izaera hartuko duen Laure hamar urteko neskatoaren istorioa dakarren Tomboy film frantziarra eskainiko dute; hainbat sari jasotako pelikula da Celine Sciammak zuzendutakoa.

Zinemarekin batera hainbat kontzertu eta bertso musikatu saio bat eta dantza emanaldi bat ere eskaini dituzte uztailean, Loramendiren gidaritzapean hainbat elkartek antolatu duten egitarauaren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak